Otero logotipoa

Otero pilotagilea

EU | ES

GURE ZERBITZUAK

Pilota eta osagai desberdinen salmentaz gain, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, betiere pilotaren artisaugintzarekin erlazionatuta.

Tailerrak

Tailerren helburua umeek, era tradizionalean, eskuzko pilota bat egitea da, betiere ikuspegi didaktikotik eta ongi pasatzeko helburuarekin.Pilotaren azken pausoa esparadrapo edo larrukin izan daiteke. Tailer hauek azoketan nahiz ikastetxeetan egin daitezke, izan saio erdiak edo osoak.

Tailerraren ezaugarriak:

  • 7 urtetik aurrerako 12-15 laguneko taldeak.
  • 2-3 orduko iraupena.
  • Norberak egindako pilota etxera eramango du.

Azokak

Artisau azoketan parte hartu ohi dugu. Erakusketa eta salmentaz gain, lanbidearen erakustaldiak ere egiten ditugu.

Lanbidearen erakustaldiak

Pilota bat egiteko behar diren fase ezberdinak azalduko ditu pilotak egiten dituen artisau batek.

Pilota egiteko pausuak:

  • Kixkia egin.
  • Kotoia eta artilea kixkiaren inguruan bildu.
  • Larrua josi.
  • Azken ukituak.

Larrualdaketak

Erreminta eta eskuzko pilotak modalitate guztitan larrualdaketak egiten dira.