Tailerren helburua umeek, era tradizionalean, eskuzko pilota bat egitea da, betiere ikuspegi didaktikotik eta ongi pasatzeko helburuarekin.Pilotaren azken pausoa esparadrapo edo larrukin izan daiteke.
Tailer hauek azoketan nahiz ikastetxeetan egin daitezke, izan saio erdiak edo osoak.
Tailerraren ezaugarriak:
- 7 urtetik aurrerako 12-15 laguneko taldeak.
- 2-3 orduko iraupena.
- Norberak egindako pilota etxera eramango du.